Voyage

Voyage proiektua I+G+B Nextel S.A. Proiektuaren deskribapena

Cloud teknologietan oinarritutako aireportu-kudeaketa

Voyage proiektuaren helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan Aireportuen Kudeaketarako Zentro berritzaile bat ezartzea da, Cloud Computing, Big Data eta Smart Analytics teknologietan oinarrituta, aireportuetako eragile ezberdinei (operadoreak, airelineak, bidaiariak etab.) aplikazio eta zerbitzu berriak eskaintzeko asmoz; hau guztia, negozioaren errentagarritasunari eta aireportuetako prozesuen kalitateari laguntzeko, bertako segurtasuna hobetzeko eta diru-iturri berriak sortzeko, bidaiariaren esperientzia hobe batetik abiatuta.

Produktu bezala, VOYAGE-k kostu operatiboak malgutzea du xede, baina, era berean, diru-sarrerak ere aintzat hartzen ditu. Europako aire-zirkulazioa eta bidaiarien kopurua krisiaren aurretiko mailara bizpahiru urteren buruan itzuliko dela aurreikusten bada ere, krisiak ondorio iraunkor eta, behar bada, itzulezinak eragin ditu: aldaketa demografikoek, enpresen gastua kontrolatzeko arau berriek eta bidaiariek zein kontsumitzaileek dauzkaten ohitura berriek ere aireportuaren diru-sarreretan eragina izaten jarraituko dute.

VOYAGE proiektuak aireportuen negozioaren jasangarritasuna hobetzen laguntzea du xede, bidaiariari zuzendutako zerbitzu berritzaileak eskainiz, haren gogobetetzea handituz. Hori lortzeko, aireportuak bidaiariarengan zentratutako negozioarekiko hurbilketa egin beharko luke, airelinean zentratu beharrean, oraindik indarrean dagoen modelo tradizionala dena. Airelineak izanik proportzio handi batean bidaiariekiko harremanik handiena dutenak, VOYAGE proiektuak aireportuaren eta airelinearen arteko harreman eredu sendoagoa proposatzen du, bidaiaria gogobeteko duen esperientzia eskaintzen laguntzeko bidaia osoan zehar, hasi abiapuntutik eta helmugaraino.

Helburuak

VOYAGE proiektuaren helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan Aireportuen Kudeaketarako Zentro berritzaile bat ezartzea, Cloud Computing, Big Data eta Smart Analytics teknologietan oinarrituta, aireportuetako eragile ezberdinei (operadoreak, airelineak, bidaiariak etab.) aplikazio eta zerbitzu berriak eskaintzeko asmoz; hau guztia, negozioaren errentagarritasunari eta aireportuetako prozesuen kalitateari laguntzeko, bertako segurtasuna hobetzeko eta diru-iturri berriak sortzeko, bidaiariaren esperientzia hobe batetik abiatuta.

VOYAGE proiektuak “ETORKIZUNEKO AIREPORTU” eredu berria definitu eta ezartzea du xede, 3.0 Aireportu edo Aireportu Adimentsu paradigman oinarrituta eta honako aspektu kritikoak aintzat hartuta:

  • Efizientzia aireportuetako prozesuen kudeaketan, gaur egun merkatuan dauden soluzio teknologikoen kostu finko handiak malgutuz, eskalagarriagoak diren soluzioei esker eta IKTetako beste sistema batzuk iraultzen ari diren hainbat paradigmaren laguntzarekin, hala nola Cloud Computing.
  • Aireportuaren segurtasunaren hobekuntza jarraitua, aireportua segurtasun banatuko gune bihurtuz, checkpoint edo igarotze kontrolerako puntuetan zentratuta ez dagoena.
  • Bidaiariei eskainitako balio erantsidun zerbitzu berriak, aireportuetan diru-iturri berriak sortzeko asmoz, testuinguru ekonomiko batean non bai enpresek baita partikularrek ere guztiz aldatu baitituzte kontsumitzaile bezala dauzkaten ohiturak.

Erakunde parte-hartzaileak

Ikuspegi honekin, proiektu hau garatzen duen Partzuergoaren burua Ikusi enpresa da, CBT, Lookwise, Idom, Nextel, NTS, Ormazabal eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterraren parte hartzearekin eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen zentroekin batera: Deustotech, Innovalia, Tecnalia eta Vicomtech-IK4. Halaber, proiektuarekin Aena Aireportuek eta Mexiko Hiriko Nazioarteko Aireportuak ere kolaboratzen dute.

VOYAGE proiektua Eusko Jaurlaritzaren Etorgai programaren finantziazioak lagunduta dago.

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Captcha *