Sistemen mantenua

Analisia, baliabideen optimizazioa eta ingurunera egokitzea mantenu zerbitzuen eta urruneko edo eskainitako euskarrien bidez.

Mantenu alorreko irudi esanguratsuaTeknologien aurrerapen zorabiagarria dela eta, enpresa askok ezin izaten duten beren sistema eta informatika sailak behar bezala kudeatu. Hori dela eta, aukera onena espezializatutako baliabideak azpikontratatzea izaten da. Gure talde-plana soluzio onena eskaintzean datza, azterketa, baliabideen optimizazio eta ingurunera egokitzea kontutan hartzen dituen sintesi batean.

Barne prestakuntza jarraituari esker kalitate altuko zerbitzuak eskaintzea lortzen dugu eta honek guztiak bere aliatu onenaren mantenua ahalbidetzen du: Informazio Sistema, alegia.

Gure bezeroen eskaerari erantzuten diogu gure hitzarmenek eta ziurtagiri teknologikoek ematen diguten segurtasunarekin. Bezeroaren egoera aztertzen dugu eta urruneko edo gertuko zerbitzu desberdinak eskaintzen ditugu bezeroak arlo horietan espezializatu beharrik gabe, dituen arazoen konponketa errazteko eta arintzeko, horregatik eskaintzen ditugu:

  • Sistema zehatz eta malguen mantenua.
  • Mantenu pro-aktiboa eta erreaktiboa.
  • Neurrira egindako txostenak.
  • Gertaerak konpontzea bezeroaren ordutegietara egokituta.

Esperientzia zabala dugu proiektu handietan eta honi esker profesional gaituak eta tituludunak eskaintzen ditugu merkatuko fabrikatzaile garrantzitsuenekin: > bazkide aipagarrienak.

Gure ezagutza teknikoaren erabilgarritasun osoa eskaintzen diegu gure bezeroei zerbitzuak erortzen direnean, alarmak aktibatuz sistemen monitorizazioa ahalbidetzen diguten OSSIM, Hostmonitor, PRTG, bezalako tresnei esker, edozein egoeraren aurrean gure berme onenaren laguntzarekin jarduteko: gure profesionalak.