NextRisk

NextRisk

Zer da NextRisk?

NextRisk hiru ikuspuntu desberdinetatik enpresen eta hauen ingurunearen segurtasunari aurre egiteko sistemen sistema da:

  • Laneko Segurtasuna
  • Segurtasun Fisikoa
  • Ziber Segurtasuna

NextRisk-ek arrisku-faktoreek (lana, fisikoa eta ziber) elkarren artean duten erlazioan oinarritutako Segurtasun kudeaketaren filosofia berria aurkezten du, zuzenean edo zeharka testuinguruko eta inguruko aldaera guztiekin eta une guztietan pertsonalizatutako arrisku indizea lortzeko helburuarekin.

NextRisk hau guztia da:

  • Segurtasun kontzeptu berria.
  • eskuragarri dagoen informazioaren kudeaketaren metodologia berria.
  • arrisku ereduak eratzeko eta antzemateko modu berria.
  • prebentzio-kontrol estrategiak konfiguratzeko, gauzatzeko eta kontrolatzeko modu berria.
  • joeren analisian (ez jazoeretan soilik) oinarritutako prebentzio-kultura berria.

Zergatik NextRisk?

Enpresek eta erakundeek eguneroko jardueretan suertatzen diren egoera larriei aurre egiteko segurtasun sistema anitz dituzte. Sistema hauek eraginkorrak dira beren testuinguruan, baina soluzioaren datu eta kasuistika konkretuetara mugatzen dira.

Bestalde, segurtasun fisikoaren eta Zibersegurtasunaren mehatxuen hazkunde esponentzialak, lan segurtasunarekin lotutako istripuak eta gertaerak murrizteko legeen gogortzea eta teknologia berrien eta enpresan gailu pertsonalek izan duten gorakadak ondorioztatutako arriskuek, “Big Data” eta “Internet of Things” delakoetara dagoen joerak behar garrantzitsu eta larria dagoela agerian utzi dute.

Arriskuen kudeaketarako printzipioak eta gidaliburuak aurkezten diren ISO 31000 arauaren esparruan, NextRisk-ek arriskuaren bizitza zikloa jarraitzeko eta kudeaketarako gidaliburu, printzipio eta prozesu horiek aplikatzeko plataforma bat eskaintzen du.

NextRisk-ek azterketa eta detekzio lanak sinplifikatzeko soluzioak eskaintzen ditu, erabakiak hartzen laguntzeko sistema gisa erabiltzen da beraz, eta arriskuen aurrean dagoen erreakzioa azkartzen du gailuekin urruneko elkarrekintza automatizatu baten bidez.

NextRisk-en funtzionaltasunak eta zure enpresari eman diezazkion onurak sakonki ezagutzea nahiko zenuke? Bete formulario hau zure datuekin eta zurekin harremanetan jarriko gara konpromisorik gabe, zure zalantzak argitzeko edo erakustaldi bat egiteko:

First
Last

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Captcha *