Negozioaren jarraitasuna

Biziraupena bermatzeko tresna onena

(BCM: Business Continuity Management) Negozioaren Jarraipena Nextel S.A.-ren eskutik Negozioaren Jarraipenaren kudeaketa egokia da epe luzera plan estrategikoen eraginkortasuna lortzeko dugun tresna bakarra.

Nextel S.A.-k mota honetako proiektuetako zuzendaritza, exekuzio eta gainbegiratze alorretan duen esperientzia eta espezializazioak arrakasta bermatzen du, edozein erakundek, bere kostu, eraginkortasun eta emaitza praktikoen aurreikuspenei erantzungo dion Negozioaren Jarraipen Kudeaketa sistema eduki dezan.

Negozioaren Jarraipenaren Kudeaketa Sistema (NJKS) arriskuen kudeaketan oinarrituz, erakundearen planifikazio estrategikoa finkatzen laguntzen duten modulu multzo batek eratutako nukleo estrategiko-operatiboak osatzen du. Nukleo hau negozioaren jarraipen operatiboa bermatzeko gai da eta, ondorioz, jarraipen premisa horretan oinarrituta garatutako inbertsioen eta plan estrategikoen bideragarritasuna ere.

Nextel S.A.-k garatutako Negozioaren Jarraipenaren Kudeaketa Sistemek ISO 22301 arauaren eskakizunak betetzen dituzte beraz estandar horren arabera ikuskatu eta ziurtatu daitezke. Modu honetan, edozein erakundek erakuts dezake, konfiantzazko hirugarren baten (ziurtagiriak ematen dituzten erakundeak) irizpideari jarraiki, NJKSren barruan erakundearen gaitasun operatiboan eragina izan dezakeen edozein gertaerari aurre egiteko duen gaitasuna.

Nextel S.A. negozioaren jarraipenarekin lotutako proiektuak gauzatzen ditugu, hala nola, prozesu eta zerbitzu zehatzetarako jarraitasun planen diseinua eta zabalkuntza edo, ISO 22301 ziurtagiriaren baldintzapean Negozioaren Jarraipenaren Kudeaketa Sistem (NJKS) osoa inplementatzea, maila teknologiko eta operatiboenak zein jarraitasunaren gobernu eta kudeaketa geruzak estaliz.

Kalitatea, Segurtasuna edo IT Zerbitzuak bezalako beste kudeaketa sistema batzuekin integratutako NJKS inplementazio proiektuak ere garatzen ditugu, baita sektore espezifikoagoetarako bestelako jarraipenerako soluzioen zabalkunde proiektuak ere.

Gurekin harremanetan jartzen da zure zalantzak ebazteko

First
Last

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Captcha *