Ebidentzia Elektronikoak

Ebidentzia elektronikoak ekipo informatikoen bidez bildutako edo transmititutako eta, ikerketa informatiko batean espezializatutako aplikazioen bidez, adituen-txosten batean bildutako datuak dira, epaiketa batean froga fisiko moduan erabiltzeko helburuarekin.

Azken aldian, enpresa mailan, aplikagarria den arautegiaren aldaketa gehiago egiten dira eta gero eta garrantzi gehiago ematen zaio faktore teknologikoari erakundeetako barne-kontrol sistemak eratzeko orduan.

Egoera honen jakitun eta sektore publikoko zein pribatuko erakunde guztiek etorkizunean izango duten beharrei aurrea hartu nahian, Nextel S.A.-k orain arte eskaintzen zituen segurtasun informatikoarekin lotutako zerbitzuak indartu nahi izan ditu, ebidentzia elektronikoen kudeaketaren inguruan dauden negozio-ildoak sustatuz. Horretarako AEDEL, Ebidentzia Elektronikoen Espainiako Erakundeari laguntza eskatzea erabaki du, estatu mailan gai honen inguruan esperientzia eta ezagutza gehien duen erakundea delako.

AEDEL-en laguntzari esker erakundeek maneiatzen duten informazioaren ebidentzia izaera bermatzea ahalbidetzen duten neurriak edukitzeko beharraren inguruan kontzientziazioa sustatzen duten jarduerak bultzatzen ditugu. Xede horretarako, gaia zabaltzeko jardunaldi espezifikoez gain, Nextel S.A.-k bezeroaren neurrira eratutako prestakuntza ere eskaintzen du, arazo honen gainean aholkularitza osatua emateko eta erakundeen egunerokotasunean arazoari aurre egiteko dauden moduak jakinarazteko, aplikatutako barne-kontrol neurrien eraginkortasuna, modu erakusgarrian, bermatzeko dauden soluzioak erakutsiz erakunde publiko zein pribatuei.

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Captcha *