SEN

Deskribapena

SEN Logoae-Administrazioaren oinarrizko aspektuak arautzen dituen herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legeak (LAECSP) hiritarrek Administrazio Publikoekin elektronikoki harremanetan jartzeko duten eskubidea onartzen du. Lege horrek informazioaren teknologien erabileran, datuen, informazioen eta zerbitzuen erabilgarritasuna, sarbidea, zuzentasuna, egiazkotasuna, isilpekotasuna eta iraunkortasuna bermatzeko dagoen beharra zehazten du.

Bitarteko elektronikoak behar bezala erabiltzeko behar diren konfiantza baldintzak sortzeko helburuarekin, Lege honek Segurtasun Eskema Nazionalaren (SEN) sorrera zehazten du. Honen helburua, bitarteko elektronikoak erabiltzean oinarrizko printzipioak eta gutxieneko segurtasun eskakizunak zeintzuk izango diren zehaztea da, informazioa behar bezala babestuko dela bermatuz.

Segurtasun Eskema Nazionalera Egokitzea

Betekizun hauek sortzen diren unetik bermatu behar dira sistema berrien kasuan eta 12 hileko epean, daudenentzako EEN argitaratzen den unetik. Denbora epe hau gehienez 48 hilera arte luzatu ahal izango da hau erabat aplikatzea saihesten duten egoeraren bat emango balitz, betiere eskumena duen organoak formalki onartutako egokitzapen plan bat egoten bada.

Edozein Administrazio Publikorentzako SEN-en eskakizunak behar bezala egokitzea esfortzu garrantzitsua suposatzen duenez, Nestel S.A.-tik, e-Administraziorako zerbitzuen arloaren esparruan dauden SEN inplementatzeko eta mantentzeko euskarri zerbitzuak eskaintzen dizkiegu Administrazio Publikoei. Guztia, Nextel S-A.-k mota honetako proiektuetan duen esperientziak eta espezializazioak bere arrakasta bermatzeko balio dezan.

Arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak Administrazio Publikoei egokitzapen proiektua definitzeko eta planifikatzeko orduan aholkularitza eskaintzetik definitutako lanak burutzeraino doaz, bai antolakuntzari eta lanari dagokionez zein maila teknikoari dagokionez. Modu honetan Administrazio Publikoek proiektuaren fase bakoitzean Nextel S.A.-ren eskuetan zein lan utziko dituzten erabaki dezakete malgutasunarekin, diziplina anitz lantzen dituen esperientziadun eta ekintza-arlo guztietan espezializatutako ekipo bat izateak ematen duen lasaitasunarekin.