Azpiegitura Kritikoak

Azpiegitura kritikoen babesak segurtasun maila hutsaz harantzago doazen ekintzak kontutan hartzea eskatzen du eraso edo agresioen aurrean, izan ere, azpiegitura hauek geroz eta menpekotasun handiagoa baitute informazioaren eta komunikazioen teknologiarekin, bai beren kudeaketarako bai beste sistema batzuei lotzeko, kasu askotan bitarteko publiko edo irekien bidez egiten batia. Zentzu honetan, erantzun nazionala Azpiegitura Kritikoak babesteko neurriak ezartzen dituen apirilaren 28ko 8/2011 Legean eta Azpiegitura Kritikoen Babesaren Arautegia onartzen duen maiatzaren 20ko 704/2011 Errege Dekretuan. Lege hauek Azpiegitura Kritikoen Babes Sistema osatzen duten agenteak eta sistema oinarritzen den planifikazio tresnak arautzen ditu, azpiegitura kritikoek jasaten dituzten mehatxuen aurrean prebentzioa, prestaketa eta Estatuaren erantzuna hobetzeko beharrezkoak diren estrategiak eta egiturak zehazteko helburuarekin, beren segurtasuna eta erresilientzia hobetuz. Nextel S.A.-tik indarrean dauden eskakizun legalei egokitutako zerbitzu osatua eskaintzen dugu Azpiegitura Kritikoen Babesari dagokionez. Zerbitzu honek jarraian zehazten diren faseak biltzen ditu:

1. Hasierako azterketa: IT Aholkularitza sailetik, babesaren gaineko azterketa eskaintzen dugu, hasierako egoera zein den finkatzeko eta indarrean dauden legeak betetzeko dauden beharrak zehazteko.

  • Segurtasunaren azterketa, aspektu fisiko zein logikoei dagokionez.
  • Operadorearen azpiegituren modelizazioa.
  • Azpiegitura kritikoek babesarekin dituzten gabeziak zehaztea.
  • Ekintza plan bat proposatzea.

2. Eskakizun legaletara egokitzea: operadore kritikoei beren azpiegitura kritikoak segurtasunaren eta babesaren inguruan indarrean dauden eskakizunetara egokitzen laguntzen diegu.

  • Operadorearen segurtasun planaren garapena
  • Babes plan espezifikoen garapena.
  • Segurtasun eta babes planen zabalkuntza.
  • Segurtasun neurrien inplementazioa.

3. Operazioa eta segurtasun mantenua: behin eskakizun legaletara egokitzapena gauzatu denean eta operadore kritikoei lan hauek errazteko asmoarekin, jarraian zehazten diren zerbitzuak eskaintzen ditugu:

  • Segurtasunaren kudeaketarako euskarria.
  • Segurtasun operazioa.
  • Zentro adituen zabalkuntza.

Gainera, azpiegitura kritikoaren babesarekin lotutako eskakizun legalak, arlo desberdinetatik betetzeko lagungarriak izan daitezkeen zerbitzu osagarriak eskaintzen ditugu:

  • Segurtasun neurrien inplementazioa.
  • Operadorearen segurtasun planaren zabalkuntza.
  • Babes-planaren zabalkuntza.
  • Operazioa eta azpiegitura kritikoen segurtasunaren mantenua.
  • Segurtasun operazioa.
  • Zentro adituen zabalkuntza.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Captcha *