ProDiGi

Proiektuaren deskribapena

Horizonte 2020 estrategiak, Europar Batzordeak 2011ko azaroan aurkeztua, Europaren “berrindustrializazioa” du helburu nagusia. Berrindustrializazio hau IKT teknologietan oinarritzen da, ehun industrial dekadentea -teknologia baxuko produktuetan oinarritua- teknifikazio eta balio erantsi handiarekin aldatutu ahal izango duen funtsezko elementu gisa. Nazio mailan, IKT sektoreak eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak diseinatu eta abian jarri dute Espainiarako Agenda Digitala, herrialdeak dituen 4 erronka nagusiei erantzuna ematen diena, hala nola ekonomia digitalean oinarritutako berrindustrializazioa, banda zabal ultralasterraren hedadura, lehiakortasun eta produktibitatearen hobekuntza, eta arlo digitaleko segurtasun eta konfiantza.

Bada arretarik jaso ez duen eskari bat, oso neurri esanguratsua duena prozesuen digitalizaziorako tresnei dagokienean, bai eta prozesu produktiboen digitalizazio baxua ere enpresa txiki eta ertainaren alorrean, hauen lehiakortasuna baldintzatzen duena.

ProDiGi proiektuaren helburua eskari horri erantzuna ematean datza, horretarako abian jarriz
Prozesu Industrialen Digitalizaziorako aurreneko Marketplace Europarra. ProdiGi-ren ikuspegia
IKTalorreko tresna industrialek (diseinua, ingeniaritza, simulazioa, ekoizpena, logistika, automatizazioa…)
hodeira egin duten migraziotik haratago doa, eta ekosistema digital berria poposatzen du,
hodeian digitalizatutako prozesu produktiboen diseinu, balioztatze eta hornikuntzan zentratuz.

Helburuak

Horrenbestez, ProDiGi proiektuaren helburua da marketplace bat abian jartzea, Etorkizuneko Inerneteko teknologietan oinarrituriko zerbitzu eta aplikazio fidagarriak eskainiko dituena, eta berrikuntzarako ekosistema ireki baten babesa duena, automobilaren industria laguntzaileko prozesu industrialen digitalizaziorako.

ProDiGi proiektuaren helburua honako azpihelburu hauetan bana daiteke:

  • IKT soluzio eta zerbitzuak garatzen dituzten enpresei osagaiak, tresnak eta metodologiak eskaintzea, prozesuen digitalizazoan erabilitako aplikazio berriak modu arin eta eraginkorrean garatzea ahalbidetuko dietenak, eta hodeian zein mugikortasunean laguntza emanez.
  • Manufakturako enpresei mekanismoak eskaintzea, prozesu digitalek izan ditzaketen beharren eta digitalizazio-zerbitzuen lizitaziorako.
  • Manufakturako enpresei eta IKT zerbitzuak garatzen dituztenei sarbidea erraztea garapenerako gune ireki eta kolaboratzaileetara, zerbitzuen pototipatze azkarra egitea ahalbidetuko baitiete, baita aplikazioen ebaluazioa eta haiekiko interakzioa ere.
  • Egiaztapenerako programak eta probetarako inguruneak eskaintzea, garatutako aplikazioen errendimendua urrutitik balioztatu eta egiaztatzeko.
  • Katalogo bat eta zerbitzuak zein aplikazioak emateko plataforma bat eskaintzea, bai hodeian bai mugikortasunean laguntza emanez, manufakturarako enpresek soluzio fidagarriak aurkitu ahal izan ditzaten prozesu produktiboaren digitalizazioan dituzten beharretarako.
  • Jabetza intelektuala kudeatzeko lege-esparrua eskaintzea eta hodeian zerbitzuak kontratatzea SLA (service level agreement) bidez.

 

Espediente zenbakia

TSI-100801-2014-00001

 

Erakunde parte-hartzaileak

TRW

Zeplas

NORTEC

IKT azpikontratazioak

Innovalia Elkartea

I3B

TRIMEK

Babesleak:

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren logoa

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Captcha *