Nextel S.A.-k UNE-ISO/IEC 20000-1:2007 arauaren koordinazio teknikoa eta inplementazio lanak burutu ditu estatu osoko hamazazpi enpresetan, IT zerbitzuen kudeaketa sistema hau lehenengoz ETEetan sartzea lortuz.
20000PYME proiektuan parte hartu duten hamazazpi enpresek (Entel Ibai, MCCTELECOM, S.Coop., TDS Consultores, SPC Net Soluciones de Negocio Electrónico S.L., INKOA Sistemas S.L., N-LINK Automatización y Sistemas, ANER Sistemas Informáticos, IPARBIT, INNOBASK, SEYS Semiconductores eta Sistemas S.A., DATINET Soluciones Informáticas., IGARLE S.L., Servicios Informáticos KIFER S.L, Digital Parks, SAREIN, K35 e Informática de Euskadi) arrakastarekin lortu dute adostasun-ziurtagiria UNE-ISO/IEC 20000-1:2007 Informazioaren Teknologiarekin. Zerbitzuaren kudeaketa.
Avanza Planaren esparruaren barruan, CONETIC (Informazioaren Teknologiaren, Komunikazioen eta Elektronikaren Enpresen Espainiako Konfederazioa) izan da, GAIA-k (Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkartea) koordinazio orokorra eta parte hartuko zuten ETEen aukeraketa egin zuen proiektu hau aurkeztearen arduraduna.
Enpresen ziurtagiri prozesua lau fase desberdinetan garatu da: hasteko, erreferentzia arauaren baldintzak betetzen diren baieztatzeko enpresako egoeraren azterketa; proiektua garatzeko plan bat egitea, araua modu eraginkorrean inplementatzea eta azkenik arrakasta lortzea ziurtagiria lortzeko prozesuan.
Araua betetzeari esker, enpresek IT zerbitzuen kudeaketaren kalitatea hobetzea lortu dute kalitate egiaztagarriarekin, bezeroek duten konfiantza indartzea ahalbidetuz eta merkatuan eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea bermatzen duten enpresa moduan posizionatu dira.

Duela gutxi, Nextel S.A.-k, CONETIC, GAIA eta AENOR, elkarteen laguntzarekin eteentzako ISO/IEC 20000 Gida sortu du, “Nola inplementatu informazioaren teknologiarekin lotutako zerbituzen kudeaketa sistema” goiburupean.
Eteentzako ISO/IEC 20000 gidaren ale bat jaso nahi baduzu, bete ezazu ondorengo formularioa favorez.
Informazio gehiagorako: www.20000pyme.com.







