I+G+B

Ikerketa teknologikoaren garapena indartzen dugu enpresa barruan eta soluzio berritzaileetarantz orientatzen dugu.

Berrikuntzaren kultura

I+G+B aktibitateak sistematikoki kudeatzen dira UNE166002 arauaren arabera eta enpresaren plan estrategikoarekin lerrokatuta antolatzen dira, erakunde barruan kultura berritzailea sustatuz eta pertsonen talentuan oinarritutako ezagutzen sorrera ahalbidetuz.

Merkatuaren aurrealdean

I+G+G unitateak lan estua egiten du Innovalia Erakundearekin I+G+B proiektu aurreratuak burutzeko orduan. Horri esker laborategi pribatuko azpiegituren euskarria eta nazioartean ezagutza teknologikoko azken lineetara sarbidea duten aktibitateen irismena areagotu dezakegu.

Soluzio aurreratuak

Egun Europako I+G+B proiektu garrantzitsuetan parte hartzen ari gara, horien artean aipatzekoa da EBko krisia kudeatzeko integratutako Secricom komunikazio plataforma proiektuarekin egiten ari garen 7. Programa Esparrua. Secricomek bi helburu nagusi ditu: egungo krisiak kudeatzeko komunikazio azpiegiturek sortzen dituzten arazoak konpontzea eta erabiltzaileentzako komunikazioa eraginkorragoa eta erabilgarriagoa izateko funtzio berriak gehitzea dauden zerbitzuei.

Halaber, gure unitateko segurtasun sistemen ezagutza zabal eta sakonari esker soluzio berriak ikertzen eta garatzen dira estatuko zein nazioarteko programen esparruan, esate baterako,ITEA2, CELTIC, EUROSTARS, etab.

I+G Proiektuak

  • Secricom: Europar Batasunean krisiak kudeatzeko operazioentzako segurtasun plataforma garatzea proposatzen du.
  • FGSeO: Fabrika Guztiz Segurua eta Osasungarria Etorkizuneko Fabrika eta Fabrikazio Lehiakor Jasangarria ikuspuntu berria sortzeko esparruan kokatzen da.

Completa proiektuak

  • Multipol: Informazioaren Gizartea garatzeko ingurune aproposa sortzen du modu independentean administratutako domeinuen arteko segurtasun arazoak saihestuz.
  • Bugyo2: building security assurance in open infrastructures, beyond.
  • e-Role: Roletan oinarritutako identitate elektronikoa.