SEED4C

Proiektuaren deskribapena

SEED4C (Secured Embedded Element for Cloud) proiektuak cloud computing zerbitzuaren garapena sustatzeko Europako estrategiari erantzuten dio. Europan interes handia dago Google, Amazon, Facebook edo Yahoo enpresa estatubatuarrekin lehiatzeko cloud merkatuan, eta ildo honetan, aukera handiak daude arlo horretako segurtasunaren esparruan.

Mundu osoko enpresak mesfidati agertzen dira segurtasun berme handiagoak eta hobeak ez dituzten teknologia honen erabileraren inguruan. Arazo hori konpontzeko Davoseko Foru Ekonomikoan proposatutako cloud computing zerbitzuaren garapenerako Europako estrategiaren helburua, datuen babes eraginkorra sustatzea da, Europako Merkatu Bakarraren eskakizunei jarraiki.

Une honetan Europan dagoen testuinguruari erantzun bat emateko, SEED4C proiektuak hodeiko plataforma seguruen definiziorako eta inplementaziorako oinarriak finkatuko ditu. Xede horretarako, SEED4C proiektuaren partzuergoa lau herrialde desberdinetako 18 enpresekin osatu da, horien artean Finlandia, Frantzia, Korea eta Espainia eta 10 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du.

Helburuak

Proiektuaren helburua segurtasuna hodeian, hodeiko segurtasuna kontzeptuagatik aldatzea da, non babes puntuak elkarri konektatuta dauden eta horretarako Network of Secure Element (aurrerantzean NOSEs) edo Segurtasun Elementuen Sarea kontzeptuaren kooperazio segurtasun puntuak proposatzen dira.

NoSEs segurtasun pasahitzak dituzten ordenagailuei, erabiltzaileei edo sareko gailuei lotutako segurtasun elementuak (SE) dira. Segurtasun elkarteak ezarri, konfiantzazko sareak sortzeko elkarrekin komunikazioak ezarri eta makina multzo baterako modu zentralizatuan zehazten diren segurtasun baldintzak hedatu ditzakete.

Proiektuaren helburu nagusia NoSEs sareak arkitekturaren geruza desberdinetan duen talka aztertzea da, hardwaretik hasita, geruza baxuenetatik altuenetara segurtasuna nola transmititzen den aztertzeko zerbitzuetara.

 

Proiektuko bazkideak

Aitzindaria:

Partzuergo nazionala:

 


 

Partzuergo nazionala:

Innovalia Elkartea


Partzuergoa jarraian agertzen diren nazioarteko enpresekin osatua dago:

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Captcha *