Secricom

Proiektuaren deskripzioa

Krisialdien kudeaketarako komunikazio bateratua.

Secricom lankidetzan egiteko ikerketa proiektu bat da, EBko krisialdien kudeaketa operazioetarako segurtasun plataforma bat garatzera bideratuta dagoena , eta bi asmo ditu:

  • Krisialdi garaikideen kudeaketan komunikazio azpiegituren alorreko arazoak konpontzea edota murriztea (Tetra, GSM, Citizen Band, IP).
  • Dagoeneko egon badauden zerbitzuei funtzio berriak gaineratzea komunikazioa eraginkorragoa eta erabilgarriagoa izan dadin erabiltzaileentzat.

Secricom konponbideak lau zutabe teknologikotan oinarrituta daude:

  • Komunikazio mugikor segurua eta enkriptatua dagoeneko egon badauden azpiegituretan.
  • Dagoeneko egon badauden hainbat komunikazio sistemen arteko elkarreragingarritasun hobetua.
  • Sistema banatuen erabilera eta agenteen paradigmarena, komunikazioen sistema adimendun bat eratzeko.
  • Hardware fidagarrian oinarritutako segurtasuna, datuen konfidentzialtasuna eta erabiltzaileen pribatutasuna areagotzeko.

Konponbide sinple, eraginkor eta fidagarri honen azken erabiltzaileak larrialdi eta osasun laguntzako kasuei era koordinatuan erantzungo dieten erakundeetako (erreskate taldeetako, suhiltzaileetako, indar berezietako, poliziako, eta abarretako) espezialistak izango dira.

Helburuak

Plataforma honek Europan krisialdiak kudeatzeko komunikazio oinarri moduan balioko du:

  • Gaur egun dagoeneko badauden komunikazio sareen azpiegiturak ustiatuz, eta goraka egiten ari diren SDR sistemekiko interfazeak zuzkituz.
  • Komunikazio sistema seguru heterogeneoen arteko elkarreragingarritasuna.
  • Agente mugikorren banaketa paraleloa, lorpenerako transakzio sistema eraginkorretan oinarritutakoak. Agenteetan oinarritutako komunikazio mugikor banatuen sistema.
  • Txip mailako segurtasunean oinarritutako sare azpiegitura seguruak.

Europar testuingurua

Europan Segurtasunean Ikertzeko Aholku Batzordearen helburu nagusiak bideratzeko zehaztu da bereziki Secricom. Helburu horiek, besteak beste, honako hauek dira:

  • Europan dauden askatasun, segurtasun eta irekiera arloko gizarte beharrizanetarantz aurrera egitea.
  • Banaketa prozesuetan EBren lehiakortasuna areagotzea berrikuntza piztuz eta produktu eta zerbitzu berrien txertaketa bizkortuz.

Erronka teknologikoak

Secricom proiektuaren erronka nagusia dagoeneko badauden komunikazio sareen azpiegiturak ustiatzea da, erabilgarritasun sofistikatuagoak gaineratzeko aukerarekin.

Secricom plataforma fidagarria izango da eta etorkizuneko komunikazio aplikazio heterogeneoen akatsen aurrean jasailea.

Proiektuko kideak

Logotipo de QinetiQ Logotipo de Ardaco

Logotipo de Infineon Technologies Logotipo de Université du Luxembourg Logotipo de Institute of Informatics, Slovak Academy of Sciences

Logotipo de Graz University of Technology Logotipo de Smartrends Logotipo de ITTI

Logotipo de British Association of Public Safety Communication Officers Logotipo de CEA LETI Logotipo de Hitachi Europe SAS

Logotipo de Nextel S.A.