Freesic

Proiektuaren deskribapena

Komunikazio interoperagarri eta seguruen proiektua

FREESIC proiektuak goi mailako segurtasuneko interoperagarritasun eraginkorra ahalbidetzen du Europa osoko komunikazio azpiegituren artean. Partzuergoak aurretik egin dituen jardueretan aurkitu dituen muga legaletan, antolakuntzarekin lotutakoetan eta funtzionaletan oinarritu da. Horien artean aipatzekoa da azken erabiltzaileentzako interoperagarritasun handiagoa aurkitzeko balio izan zuen Secricom proiektua. Partzuergo hau 9 bazkidek eta 5 erakundek osatzen dute eta FREESIC proiektuaren erronkei aurre egiteko gaitasuna du.

Sistema honek partzuergo kanpoko azken erabiltzaileak motibatu beharko ditu beren sistema hornitzaileak edo integratzaileak bertan sartzeko eskaera egiteko. Arkitekturak kontutan izango ditu indarrean dauden normalizazio ikerketak integrazio denbora eta kostuak murriztu ahal izateko.

Helburuak

Azken urteotan, Europa osoko First Response-ko antolatzaileek modu nabarmenean hobetu dituzte beren komunikazioak, teknologia berrien hedapenarekin TETRA eta TETRAPOL sareak erabiliz. Hala ere, sorosleek aurre egin behar dieten erronka nagusiak berriz agerrarazi dituzten gertaera batzuk sortu dira, batez ere interoperagarritasun barrerari dagokionez. Erantzun agentzien larrialdi aurrekontuaren inguruan presio garrantzitsuak daude eta ezin dute beren aurrekontuaren zati handi bat interoperagarritasunean inbertitu, une konkretuetan soilik behar izaten delako, beraz soluzioa errentagarria izatea oso garrantzitsua da.

SECRICOM FP7 Segurtasun Proiektuan lanean ibili garen denboran interoperagarritasunaren eta bizitza errealean helburu hau lortzea eragozten duten zailtasunei buruz asko ikasi dugu. Zailtasun horiek arazo teknikoekin baino, negozioekin eta kulturarekin edo azken erabiltzaileen antolakuntzarekin lotura gehiago dute:

  • Elkarrengandik urruntzen diren agentziak eta herrialdeak
  • Presio garrantzitsuak erantzun agentzien larrialdien aurrekontuaren inguruan.
  • Dauden inbertsioen optimizaizoa.
  • Sistema anitzak EB osoan hedatuak.
  • Segurtasunaren gaineko konfiantza eta kezka.
  • Sailkatutako informazioa.
  • Nazioarteko hitzarmenak eta murriztapen legalak.
  • Enpresak – epe luzerako kontratuak.

Espero diren emaitzak

Interoperagarritasuna bereziki garrantzitsua da gertaera garrantzitsuenetan: lehergailuak desaktibatzeko, kostazainen zerbitzu publikoak, bilaketaren erreskate teknikoa, erreskateak zerbitzu bideetan, material arriskutsuak eta zorigaitza arintzea. Horiei erantzuteko agentzia asko inplikatzen dira eta zuzendaritza postu desberdinak elkarlanean arituko dira krisia kudeatzeko zentroa sortuko delarik.

Informazioaren erabilgarritasun handiaz gain, garrantzitsua da informazioa iruzurrezkoa, aldatua edo lapurtua ez izatea, ondorio larriak sor daitezkeelako, iruzurrezko informazioa modu egokian irismen handiko arma terrorista gisa erabil daitekeelako. Hau da askotan, komunikazio sistemak klasifikatutako informazioa maneiatzeko diseinatzearen eta hauek ziurtagiria edukitzearen arrazoia (normalean EB mailan mugatua edo isilpekoa).

Sistema hauek elkarrekin konektatzen dituen interoperagarritasun plataformak segurtasunaren berme maila berdina edo altuagoa izan beharko du, bestela, interoperagarritasun horrek ahultasuna sortuko du. Gainera, mota honetako sistemetako intefazeak askotan sailkatzen dira, interoperagarritasuna mugatzen duten jabego intelektualeko eskubide legalak edo kontratuekin lotutako arazoak egoten baitira.

FREESIC proiektuak arazo honi aurre egitea erabaki du – ikerketa eta komunikazio sistema posible guztien arteko interoperagarritasun eraginkor segurua emateko moduak aurkitzea, Sísyphean banaka integratzeko lana egin beharrik gabe.

FREESIC errentagarria izango da, EBko arauetan eta protokolo estandarretan oinarrituz informazioa integratzeko beharko den denbora eta esfortzua ahalik eta txikiena izaten bada. Sistemak integratzen dituztenentzako motibazioa, erabiltzaileei zerbitzu berriak eskaintzean datza. Lana ondoren berrerabil ahal izango dute organismo desberdinek teknologia bera erabiliz.

Proiektuko bazkideak

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Captcha *