FGSeO

Proiektuaren deskribapena

Fabrika Guztiz Segurua eta Osasungarria

partzuergoaren logoakFGSeO (Fabrika Guztiz Segurua eta Osasungarria) proiektua Etorkizuneko Fabrika eta Fabrikazio Lehiakor Jasangarria ikuspuntu berria sortzeko esparruan kokatzen da.

Fabrika jasangarri bat Europan eraginkortasun energetikoari eta baliabideei dagokionez jasangarria izateaz gain, bere langileen jasangarritasuna ere modu garbi eta bereizgarrian nabarmendu beharko du.

Ekoizpen eraginkorra edukitzeko, lehiakortasunari eta jasangarritasunari dagokionez, langileak duen garrantziari lehentasuna eman behar zaio fabrikan, honen segurtasuna eta osasuna, produktibitate eta errentagarritasun faktore estrategiko bihurtzen dira beraz.

FSGeO proiektuak, integratutako formaren diseinuagatik etorkizuneko manipulazio, mekanizatu eta muntaia fabriketako langileen ongizatea bermatzen duten ezagutza eta teknologia berrien garapena proposatzen du, langileei, produkzio modelo berriaren lehiakortasunaren faktore nagusi eta bereizgarri bihurtzea ahalbidetuz.

FSGeO proiektuak, giza faktorea fabrikazio prozesuetako zati integral eta elkarreragile bezala monitorizatzea, elkarreragitea eta gehitzea ahalbidetzen duen teknologia sortzea proposatzen du. Ingurune aditu batean, langilea fabrikako ekosistema digitalaren beste elementu bat gehiago da. Beraz, proiektuaren helburu teknologikoen barruan jarraian zehazten diren sistemen garapena sartzen da:

  • Langilearen egoera fisikoa zein psikologikoa eta lan inguruneko egoera monitorizatzeko gailuak.
  • Datu horiek komunikatu ahal izateko sistema eraginkorrak, hauen erabilgarritasuna eta aberastasuna hobetzeko helburuarekin.
  • Datuak tratatzeko eta interpretatzeko teknologiak ziurgabetasun baxua duten langileen jarduera bereizteko.
  • Adimena erabakiak aztertzeko/hartzeko.
  • Langile bakoitzaren osasunaren prebentzio integralerako eta zainketarako protokoloak.
  • Langilearen segurtasunerako lankidetza fabrikazio taldeak.
  • Hobekuntzaren zati bezala giza faktorea sartzen duten eta portaera arriskutsuen gaineko informazioa ahalbidetzen duten prozesuen kudeaketa.

FGSeO proiektuari esker 2010ean eman zen ezbehar-kopurua %25ean gutxitzea ahalbidetuko duten teknologia eta mekanismo belaunaldi berria ezarriko da manipulazioaren, muntaiaren eta mekanizatuaren industrian, etorkizunean lehiakortasun mailak mantentzea edo eta hobetzea ahalbidetuko duten segurtasunaren kudeaketan eta lan-osasunean bikaintasun eredua lortuz.

Xehetasunak

Fsgeo proiektuaren diagrama

  • FGSeO, CDTI-k CENIT 2009 deialdiaren barruan sustatzen dituen estatuko 18 proiektu estrategikoaren multzo barruan aurkitzen da.
  • 23’3 milioi eurotako aurrekontuarekin, FGSeO proiektuak istripurik gabeko fabrika eredua sortzeko beharrezko teknologia garatuko du, produktibitatea hobetzeko hobekuntza nagusi bezala.
  • FGSeO proiektuak jasangarritasun industriala sustatzen du produkzio prozesuetan langileari rol garrantzitsu bat ematea ahalbidetzen duen teknologiaren bidez.
  • 13 enpresek eta 14 taldeko osatutako ikerketa multzoak osatzen dute proiektuaren garapen kate guztia aurrera eramango duen partzuergoa.

Partzuergoa

Liderra

Bazkideak

partzuergoaren logoak

Unibertsitateak eta Teknologia-Zentroak

partzuergoaren logoak

Koordinazio Teknikoa

partzuergoaren logoak