Bugyo2

Proiektuaren deskribapena

BUGYO2: Building security assurance in open infrastructures, beyond

BUGYO 2 Proiektuaren proposamena CELTIC programaren esparru barruan planteatu da eta Segurtasuna eta Zerbitzuak eta Aplikazioak aplikazio domeinuen barruan kokatzen da. BUGYO 2 proiektuak Label CELTIC ziurtagiria jaso du call 5 delakoaren bilakaeran. Gainera BGUYO proiektuaren bigarren fasea da, call 1 eta 2-ko proiektu bikaintzat hartu dena, alegia.

Erronkak lortzea eta planteatutako ikerketa jarduerak gauzatzeko, lau aktibitate eraman behar dira aurrera partzuergoan:

Europako Bugyo2 partzuergoaern eraketaren gaineko irudia (Telecom, Security, Technologies and solutions, Methodologies processes, Testing)

Aurreko irudian derrigorrezko lau esparruak ikus daitezke

  • Telecom: Dimentsio honi esker telekomunikazioen iritzia proiektuan egongo dela bermatzen da eta proiektuak helmuga erreala izango duela eta honek azken erabiltzaileen beharrei erantzungo diela ziurtatuko da.
  • Segurtasuna: Dimentsio honek beharrezko esperientzia eta segurtasunarekin lotutako arazoen ulermena irudikatzen du, baita telekomunikazioetako azken erabiltzaileei konfiantza emateko aukera dagoela ere. Hemen hasten da Nextel S.A.-ren garrantzia parte hartzaile gisa, segurtasunaren sektorean oso ezaguna den enpresa baita.
  • Teknologia eta soluzioak: telekomunikazioen azpiegitura teknologia eta soluzio desberdinen multzo batek osatzen dute. Dimentsio hau oso garrantzitsua da partzuergoan, azpiegituraren segurtasunaren konfiantza nodoen konfiantza bihurtzeko.
  • Metodologiak eta Prozesua: Segurtasuna askotan, teknologia bat beharrean prozesu bat dela esaten da, batez ere, segurtasunaren bermeei dagokionez, metodologien eta prozesuen dimentsioa ezinbestekoa da azken erabiltzaileari erabateko konfiantza emateko orduan.

Helburuak

BUGYO proiektuak telekomunikazioetan oinarritutako zerbitzuen segurtasunaren konfiantza lortzeko helburuarekin, azpiegitura baten erabilera eta bideragarritasuna erakutsi zuen.

BUGYO 2 proiektua urrunago joango da, telekomunikazioen azpiegituren bilakaerara eta nonahikotasunera egokitzea ahalbidetuko duten kontzeptu eta tresnak lantzeko helburuarekin. Luzapen honek, multioperadore giroa (finkoa eta mugikorra) eta zerbitzuen hornitzaileak nahasiko ditu.

BUGYO 2 proiektuak telekomunikazioen azpiegiturak hobeto babestea, azpiegituren elkar-konexio berme maila desberdinen konparaketa metodoak erabili eta beste azpiegitura batzuekin dependentziengatik sortutako arrisku eredu hobeak ematea ahalbidetuko du.

BUGYO2-k honako puntu hauek hobetzeko bitartekoak ahalbidetuko ditu:

  • Matrizeen auto-garapena (araudiarekin eta ziurtagiriekin lotuta), matrizeen patroiak, ebaluaziorako jarraibideak, laguntza-ereduak (tresnak, gidak…) biltzen dituen BUGYO sistemaren metodologia operatiboa hobetzea.
  • Informazioa modu seguruan partekatzea eta trukatzea operadore desberdinen artean, berme neurrien normalizazioa eta estandarizazioa kontutan izanik.
  • Sistema dinamiko baterantz abiatzea, telekomunikazioen azpiegituren nonahikotasuna eta bilakaera kontutan edukita.

Testuinguru europarra

BUGYO 2 partzuergoa enpresa handi batzuetan eta beste txiki batzuetan, ikerketa institutuetan eta unibertsitateetan kokatzen dira herrialde desberdinetan: Espainia, Frantzia, Luxenburgo, Finlandia eta Suedia. Bazkide bakoitzak ahalbidetzen dituen ezagutzak eta gaitasunak osagarriak dira eta ezin dira Europako herrialde bakar batean aurkitu.

Enpresa handien, enpresa txikien, ikerketa laborategien eta unibertsitateen nahasketak abantaila desberdinak ditu, enpresa handiek industriako estandarren definizioa eta onarpena eman behar baituta horretarako. Ikerketa laborategiak eta unibertsitateak ezinbestekoak dira, ezagutza aurreratua zein oinarrizkoa eta sarearen bidez hedakuntza eta ustiapena eskaintzen baitute eta enpresa txikiak eta eteak adituak dira beraien domeinu espezifikoetan.

Domeinu honetan estandarrak ezartzeko (faktuz) partzuergoaren laguntza behar da, parte hartzen duten enpresek ezin baitute hau laguntzarik gabe egin. Bestalde, teknologiaren garapen praktikoa lortzeko gainditu beharra dagoen erronka teknologikoak daude. Bazkide desberdinek, BUGYO 2 proiektura ekartzen dituzten ekarpenak eta gaitasunak osagarriak dira eta erronka tekniko hauentzako soluzioak aurkitzeko oso lagungarriak izango dira.

BUGYO2 proiektuaren helburuak lortzeko egin beharreko esfortzua oso handia da enpresek edo institoek bakarrik egiteko. Hori dela eta, beharrezkoa da nazioarteko lankidetza; beharrezko ikusgarritasuna eta ikuspegi estrategikoak emateko. Estatuko berrikuntza politikak eta estrategiak errespetatzeko eskakizun nazionalak kontutan hartu beharko dira baita ere. Bazkide bakoitzak ekartzen dituen ezagutzak eta gaitasunak osagarriak dira eta proiektuaren helburuak lortzeko beharrezkoak diren gaitasunak betetzen dituzte. Beraz, negozio desberdinen domeinuetan lan egiten duten enpresen Europaz gaindiko lankidetza aurretiko eskakizuna da proiektua behar bezala egin dadin.

Erronka teknologikoak

BUGYO2 proiektuarekin BUGYO-rekin egindako lana areagotzea nahi da. BUGYO proiektuan atera ziren bi hipotesi nagusiak behatutako sistemaren arabera egin ziren: sistema autonomoa (monodomeinua) eta zerbitzu finkoen azpiegituraren bidez karakterizatua. Honek ohizko telekomunikazio operadoreei erantzuten badie, 2. fase honetan telekomunikazioetako operadoreen nonahi aurkitzen diren arkitektura aurreratuen segurtasunaren bermeen arazoei aurre egitea gustatuko litzaiguke.

Helburu nagusi hau bigarren mailako lau helburutan bana daiteke:

  • 1. Helburua: Neurketen auto-garapena, neurketen patroiak, ebaluazio jarraibideak, laguntza tresnak, etab. bezalako gaiak hartzen dituen BUGYO proiektuaren metodologia operatiboa hobetzeko bitartekoak ematea.
  • 2. Helburua:Operadore desberdinen artean informazioa konparatzea eta elkar trukatzea modu seguruan, berme neurrien normalizazioa eta estandarizazioa kontutan hartuta. Interoperagarritasuna.
  • 3. Helburua: Dinamika eta mugikortasuna: telekomunikazio-azpiegituren bilakaera kontutan izanda, denbora errealean erabakiak hartzea ahalbidetuko duen modelo dinamiko batera aldatzea.
  • 4. Helburua: Proiektuaren aurrerapenak eskala handian erakustea frogen banku multidomeinu (operadore anitzak) baten bidez.

Proiektuaren bazkideak

Innovaliaren Logotipoa Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren Logotipoa

Babesleak:

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren Logotipoa Avanza 2 Planaren Logotipoa Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsaren logotipoa