Horrela jaio zen Nextel S.A.

Nextel S.A. 1988. urtean jaio zen, Euskal Autonomia Erkidegoan telematikak izandako hazkunde nabarmenari estuki lotua eta SPRIk (Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua) sortutako Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo Sare Telematikoaren eskutik (SPRITEL Sarea).

1991. urtean Nextel S.A. Zamudioko Teknologia Parkera lekualdatu eta bertan kokatu zuen bere egoitza nagusia.

Gure bigarren gertaera gogoangarria 1993an izan zen, gure hasierako bokazioaren ondorioz, jarduera-eremua merkatu berrietara zabaldu eta gure jarduera nabarmenki sustatu genuenean, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan.

Urte batzuk geroago, 1998an, elkartu eta Innovalia taldeko kide bilakatu ginen, merkatu globalago eta gainerakorrago batean hazteko asmoz.

2000. urteak aukera garrantzitsuak eskaini zizkion Nextel S.A.-ri, ondorioz Donostian egoitza berria sortu genuen eta bost urte geroago Vitoria-Gasteizera heldu ginen, euskal merkatuan finkatzen jarraitzeko.

Handik gutxira, Nextel S.A. Estatuko beste leku batzuetan ere agertu zen. 2001. urteko maiatzean aukera anitzez betetako egoitza txikia inauguratu zen Madrilen, Alkalan. Hainbesteko hazkundea izan zuen 2007. urtean Madrileko Rivas Futura enpresa-parkera lekualdatu zela, helburu handiekin eta etengabeko hazkundearekin.

Egun, 26 urte daramatzagu telekomunikazioen merkatuan, proiektuetan berrikuntzak sartuz eta gure bezeroentzat geroz eta interesgarriagoak diren zerbitzuak garatuz.