Honelakoa da gure kalitatea

Kalitatea Nextel S.A.-k etengabeko hobekuntza eta bere interesekoak diren taldeen (bezeroak, langileak, aliatuak, akziodunak, hornitzaileak eta sozietateak) gogobetetzea lortzeko konpromisoa hartu du. Horrek EFQM ereduan oinarritutako kalitatearen kudeaketa-sistema bereganatzera eraman gaitu. Gure bilakaerari dagokionez, 1998. urtean ISO 9002 ziurtagiria lortu genuen eta ondoren ISO 9001:2000 eta ISO 27001. Era berean, konfidentzialtasun-, osotasun- eta erabilgarritasun-estandarrak kontuan hartuta, gure bezeroen informazio-aktiboekin jarduteko modura egokitu ginen eta 2004an, sektoreko lehenengo ingeniaritza izan ginen Kudeaketaren kalitatearen zilarrezko Q saria eskuratzen. Enpresaren kudeaketa-sistemaren barruan integratutako kalitatearen kudeaketarako egungo sistemak kalitatearen ikuspegi estrategikoa barneratzen du, erabateko kalitatearen bilakaera eta enpresaren bikaintasuna lortuz. Bermea da gure aurkezpen gutunik hoberena. Bezeroaren beharrak igarri ondoren, eurentzako proiektuak neurrira planifikatzen ditugu eta “giltza eskura” entregatzen ditugu; hori lortzeko, aliantza teknologikorik onenaz baliatzen gara. Gero eta enpresa eta elkarte gehiagok Nextel S.A.-n konfiantza eta leialtasuna jartzen dute eta horiek osatzen dute hobetzera bultzatzen gaituen motorra.

Gure ziurtagiriak

Gure etengabeko hobekuntzarako konpromisoak kudeaketa-sistema aurreratuetara eta enpresaren bikaintasunera mugitzen gaitu. Erabateko kalitatea lortzeko aurrera jotzen dugu EFQM ereduaren bidez, izan ere, 2000. urtean gure enpresa-kudeaketarako erreferentziazko markotzat hartu genuen. Etengabeko hobekuntza sistematiko honek, antolakuntzaren estrategia oinarritzat harturik, gure interesekoak diren talde garrantzitsuenen (pertsonak, bezeroak eta akziodunak) beharrak eta igurikimenak orekatzea ahalbidetzen gaitu. Gainera, ISO 9001 arauan oinarritutako kalitatearen kudeaketa erabiltzen dugu. Aipatu estandarraren ezarpenari esker, gure prozesuak sistematiza eta alde indartsuak zein enpresako hobekuntza-arloak identifika ditzakegu, bezeroaren gogobetetze lortzerako bidean aurrera eginez. Era berean, Nextel prozesuen maparen esparruan, jadanik gure prozesu garrantzitsuak identifikatu ditugu. EFQM ereduan oinarritutako gure kudeaketa-ereduak nazioarteko beste estandar batzuk ere barne hartzen ditu, hala nola, ISO 27001 eta BS 7799. Hauexek dira gure ziurtagiriak: Logo EFQMLogo IQNetLogo Q de plataLogo AENOR