Nextel S.A. Zilarrezko Q-az saritu dute bere Kudeaketaren Kalitatea dela eta

Logo Q de plata

Ingeniaritza telematikoa eta Innovaliako kidea den Nextel S.A.-k, Eusko Jaurlaritzak Kalitatea Sustatzeko Euskal Fundazioaren, Euskalit, bidez emandako Zilarrezko Q – Kudeaketaren Kalitateari Euskal Saria jaso du Bikaintasunezko EFQM ereduari jarraiki.

Nextel S.A. sektoreko lehenengo enpresa izan da sari hori jasotzen eta hori aurrerapausoaren seinale da Nextel S.A.-ren erabateko kalitatea lortzekoari dagokionez. Izan ere, ezarri zenetik aurrera egin du nabarmen, 1998an ISO 9002 ziurtagiria lortu zuen, ondoren ISO 9001:2000 araura egokitu zen eta dagokion ziurtagiria jaso zuen eta azkenik, bikaintasunaren ibilbide honetan mugarri den Zilarrezko Q-raino heldu da.

Aipatzekoa da eta onartu beharrekoa ere, Nextel S.A. osatzen duten pertsonek aitorpen hau eskuratzerakoan izandako garrantzia, bai eta bezero estrategikoen eta aliatuen arteko elkarlana ere.

Aipatzekoa da eta onartu beharrekoa ere, Nextel S.A. osatzen duten pertsonek aitorpen hau eskuratzerakoan izandako garrantzia, bai eta bezero estrategikoen eta aliatuen arteko elkarlana ere.

Aipatu estandarra ezartzeari esker, indarguneak eta hobetzeke dauden arloak identifika daitezke, interesekoak diren taldeen (kanpoko bezeroak, barneko bezeroak, aliatuak, hornitzaileak eta gizartea, oro har) gogobetetzea lortzerako bidean aurrera eginez.

2004ko uztailaren 19an Zamudion eman zitzaion Zilarrezko Q saria Nextel S.A.-ri, kalitatearen kudeaketan egindako lanaren aitorpen gisa.

Ekitaldian Nextel S.A.-ko zuzendari nagusi Jose Ramón Bazok, Kalitatea Sustatzeko Euskal Fundazioaren (Euskalit) presidenteorde Jesús Murgak eta Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuorde Iñaki Telletxeak parte hartu zuten, beste batzuen artean.

Eusko Jaurlaritzak Zilarrezko Q saria ematen die hainbat erakunde publiko zein pribatuei kalitatearen kudeaketan egindako lana aitortzeko.

Nextel S.A. sektoreko lehenengo ingeniaritza da aipatu aitorpena lortzen.