ISO 9001

Kalitatearen Kudeaketa Sistema

Nextel S.A.-k ISO 9001 ziurtagiria dauka, Kalitatearen Kudeaketa Sistema (KKS) batek izan behar dituen eskakizunak zehazten dituen nazioarteko araua, alegia. Bezeroaren eskakizunak betetzeko kalitatearen kudeaketaren eraginkortasunari garrantzia ematen zaio.

Beraz, ezinbesteko tresna bilakatu da bezeroarenganako prozesuen orientaziorako eta erakundeei bikaintasunerantz aurrera pausoak egitea ahalbidetzen dien abiapuntua ematen die.

ISO 9001 ziurtagiriak, enpresa txiki eta ertainei enpresa handienen maila berean egotea ahalbidetzen die, eraginkortasun berdinarekin eta egungo merkatu erasotzailean berdintasun baldintzetan lehiatzeko aukera ematen die.

Beste abantaila batzuen artean, geroz eta neurri handiagoan ziurtagiriak dituzten hornitzaileak eskatzen dituzten bezeroen aurrean konplitzeko aukera izango dute. Europar Batasunean salmentak areagotzeko aukera handiagotuko da, kalitate sistema propioak hobetu ahal izango ditu, baita jarduerari dagokionez dokumentazioa eta hornitzaileak eta honi guztiari esker, konfiantza sortuko die hornitzaileei eta bezeroei.