Bikaintasunaren EFQM eredua

Logo EFQMEFQM (European Foundation for Quality Management), ez-irabazizko izaera duen Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazio bat da. 1988ean sortu zen Europako 14 enpresa garrantzitsuen presidenteen eskutik eta Europako Batzordearen laguntzaz.

Egun 800 banakako enpresa eta elkarte kolektibo baino gehiagoz osatuta dago eta Europako 38 herrialde baino gehiagotan kideak ditu. Kideen artean Euskalit dugu (Kalitaterako Euskal Iraskundea).

Bere eginkizuna Europan bikaintasun iraunkorraren aldeko indarra izatea da eta ikuspegitzat enpresa europarrak euren bikaintasunagatik nabarmentzen diren mundu bat du.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Euskalit fundazioa 1992. urtean jaio zen enpresetan zein gizartearen arlo guztietan erabateko kalitatearen kultura bultzatuz, kudeaketaren hobekuntza eta berrikuntza sustatzeko. Betiere, helburutzat EAEko garapenaren, lehiakortasunaren eta ongizatearen aldeko jarduera hartuz.