EGE

Enpresen Gizarte Erantzukizuna

 

Hastapenetatik, Nextel S.A.-k bere filosofiaren baitan hartzen du balioaren sorrera haren intereseko taldeetarako. Hauek burutzeko, gure plan estrategikoan jasangarritasuna ikusten dugu geure kudeaketa-ereduaren funtsezko parte gisa. Uste irmoa dugu EGEtan aurrera egitea enpresaren etorkizunerako bideragarritasuna ziurtatzen duen bermea dela.

JASANGARRITASUN EKONOMIKOA: lehiakortasuna eta berrikuntza dira gure jarduera-eredua bultzatzen duten ardatzak. Balioa eranstea da gure maximoa.

JASANGARRITASUN SOZIALA: etika eta integritatea dira gure bezero, hornitzaile, akziodun, langile eta, oro har, komunitate osoarekin dugun harremanaren oinarria.

INGURUGIROAREKIKO JASANGARRITASUNA: gure prozesuak eraginkortasun eta jasangarritasun irizpideen arabera kudeatzen ditugu, ingurugiroarekiko adeitsuak diren produktu eta zerbitzuak eskaintzeko.

 


Jasangarritasun Memoria

2011. urtean Nazio Batuen Mundu Itunari atxiki gintzaizkionetik, etengabe ari gara gure aurrerapenen inguruan informatzen erakundearen gizarte erantzukizunari dagokionez, aurrerapen horiek urtero egiten ditugun txostenen bitartez gure intereseko taldeei jakinaraziz. Nahi baduzu, aurreko ekitaldietako txostenak kontsulta ditzakezu honako esteka honetan:

Memoria 2014

Gehiago ikusi

Memoria 2013

Gehiago ikusi

Memoria 2012

Gehiago ikusi

Memoria 2011

Gehiago ikusi



Nextel S.A.-k babesten du
Gatazkarik Gabeko Kanpaina. Bat egingo duzu?

 

Elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dugu ALBOAN GKEarekin, ezagutzera emateko zein den sakelako telefonoetan, tauletan eta ordenagailu eramangarrietan erabilitako osagaien eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdeko gerraren arteko harremana, harekin bukatzera bideratutako ekintzetan aktiboki parte hartzeko asmoz.

Kanpaina hau babesten dugu:
#erantzun ezazu ezgaitasuna duten pertsonen nazioarteko egunean

 

Adecco Fundazioak abiatutako #reacciona kanpainarekin bat egin dugu; horretarako, kamera ezkutua, idazkari faltsu bat, benetako 10 hautagai, harritzeko moduko bi elkarrizketatzaile eta elkarrizketa bat baliatu ditugu esperimentu soziala egiteko helburuarekin, Pablo Pineda eta Joan Pahisaren eskutik.

Integrazioaren alde lan egiten dugu

Nextel S.A.-k kooperaziorako akordioak dauzka aniztasun funtzionala duten pertsonak lan-munduan integratzeko eta gazteen enplegua sustatzeko. Beraz, elkarlanak kolektibo hauek lan-munduan txertatzea sustatzen dute, baita haientzako trebakuntza eta enplegu-sorrera ere.

Adecco FundazioaAdecco Fundazioa

Adecco Fundazioa

2011tik elkarlanean dihardugu aniztasun funtzionala duten pertsonak lan-munduan txertatzeko.
Novia Salcedo FundazioaNovia Salcedo Fundazioa

Novia Salcedo Fundazioa

LANaldi proiektuan parte hartzen dugu gazteak lan-mundura hurbiltzeko.
Pegasus KanpainaPegasus Kanpaina

Pegasus Kanpaina

Gazte Enpleguaren Hamarkada Izendatzeko Nazioarteko Kanpaina sustatzen dugu.

Mundu Itunaren Bazkideak

2011ko maiatzetik, Nextel S.A. Nazio Batuen Mundu Itunari atxikita dago. Borondatezko atxikimendu honek kudeaketa etikoarekiko dugun konpromisoa erakusten du, Mundu Itunaren 10 printzipioetan oinarritzen dena, giza eskubideen, lan eskubideen, ingurumenaren eta ustelkeriaren aurkako eremuetan.