Elementary: Ebidentzia elektronikoak lortu, zaindu, prozesatu eta aurkezteko plataforma segurua

Proiektuaren deskribapena

Elementary: Ebidentzia elektronikoak lortu, zaindu, prozesatu eta aurkezteko plataforma segurua

Gaur egun, geroz eta sarriagotan, gaizkileek teknologia berriak erabiltzen dituzte arau-hausteak burutzeko eta autoritateei izkin egiteko. Egoera honek eragin du Polizia Judizialak, Estatuko Fiskaltza Orokorrak eta Funtzio Judizialak eremu berri hauetan espezializatu eta trebatu behar izatea, zeinetan IKTak ezinbesteko tresna bilakatu baitira Justiziari laguntzeko, baita delitua eta delitugilea atzemateko ere.

Informazioa eskuratzea faserik garrantzitsuenetakoa da ikerketa kriminal baten arrakastaren baitan, eta ebidentzia digitalak jaso, gorde, aztertu eta aurkezteaz arduratzen diren ikertzaileek lan eraginkorra burutu dezatela eskatzen du, aipatutako ebidentzien egiazkotasuna eta integritatea bermatuko dituena, gerora Zigor Auzitegian erabiliak izateko xedearekin.

Elementary-ren bidez, hainbat tresna garatzea lortu ahal izango da, ebidentziak eskuratu, gorde, prozasatu eta aurkezteko gai izango direnak; era horretan, informazio digital hori guztia froga bezala erabili ahal izango da epaimahai baten aurrean. Gainera, Elementary gai izango da ebidentzia legalak eskaintzeko Cloud Computing eremuetatik abiatuta, nahiz eta Interneteko zerbitzu-arlo berri hauek (PaaS, SaaS, IaaS, etab.) zailtasun ugari azaltzen dituzten.

Helburuak

Elementary proiektuaren helburu nagusia ebidentzia elektronikoak eskuratu, gorde, prozesatu eta aurkezteko gai izango diren tresnek osaturiko multzoa diseinatzea eta garatzea da, beti ere informazioaren egiazkotasuna, integritatea, osotasuna eta kalitatea bermatuz.

Proiektuaren helburu teknologikoek honako ezaugarri hauek emango dizkiote Elementary plataformari:

  • Datuak beroan eskuratzea (sistema aktiboak): disko gogorrak eta datuak biltzeko gailu esternoak, memoria hegakorrean bildutako datuak, exekutatze prozesuak, cache datuak -hala nola DNS sarrerak, ARP, nabigazioa, birziklatzeko paperontzia etab.-, sesioak eta erabiltzaile aktiboak, sarrera/irteera trafikoa
  • Datuak hotzean (sistemak itzalita) eskuratzea: datuak beroan (sistemak aktibatuta) eskuratzea, datuak hotzean (sistemak itzalita) eskuratzea, disko gogorren eta biltegiratze-gailu esternoen etiketatzea, disko gogorrak modu gordinean (kopia integralak) bikoiztea, datuetarako kanpoko sarbidea izatea, disko gogorren eta biltegiratze-gailuen zigilatzea: originalak eta kopiak, integritate azterketa (MD5, SHA1, SHA256 etab.).
  • Gailu mugikorretako datuak eskuratzea: tablet eta smartphonetako datuak eskuratzea, sistema eragile gehienak onartuz, hala nola iOS, Android, RIM edo Windows Phone, besteak beste. Halaber, SIM txarteletako informazioa edota iTunes zein backup fitxategietakoa ere eskuratu ahal izango duzu.
  • Hodeiko datuak eskuratzea: Elementary-k sistema ahaltsu bat garatuko du, Cloud Computing eremuan ebidentzia digitalak eskuratzeko gai dena.
  • Zaintza seguru eta fidagarria pribatutasuna, egiazkotasuna, osotasuna eta ebidentzia digitalen manipulazio eza honakoen bidez bermatzeko: sarbiderako kontrol-sistema, rol eta baimenetan oinarrituta, aldizkako backup-ak galera edo eraso kasuetan informazioa berreskuratzeko, kontingentzia plan sendoak, balizko egoera ezberdinen aurrean zer, nola eta zein ardurarekin egin behar den zehazten dutenak, bai eta malware, spyware edota virusen aurkako babesa ere.
  • Ebidentzien analisia eta prozesatzea.
  • Neurrira egindako erreporteak.
  • Ebidentzien aurkezpena. Emaitzak eta erreporteak ohiko erabilera duten formatuetara esportatzea ahalbidetuko du, hala nola Word, Excel, Power Point edota PDF.
  • Erabiltzailearen intefaz lagunkoia.
  • Prozesatze eta aurkezpenerako txantiloiak sortzea. WYSIWYG datuen modelatzaile bat izango du, aurkezpenetarako txantiloiak modu errazean sortzea ahalbidetuko duena.

Erakunde parte-hartzaileak

Nextel S.A.

INNOVALIA ASSOCIATION