Azpiegitura Kritikoetarako monitorizazio sistema proaktiboa IoT (CritIoT) teknologietan oinarritua

Deskribapena

CritIoT izango da arrisku fisiko eta logikoen modelaketa burutzearen arduraduna, baita datuen modelatu semantikoa, gertaeren kudeaketa dinamikoa (denbora errealean) eta alarmak sortzearena ere, IoT teknologietan oinarrituz, monitorizazio beharrei erantzuna emateko asmoz, Azpiegitura Kritikoen kudeaketarako aginduak eta arautegiak betetze aldera.

Azpiegitura Kritikoak izango dira Azpiegitura Kritikoen Babeserako Zentro Nazionalak (CNPIC) eta Barne Ministerioko Segurtasunerako Estatu Idazkaritzak estrategikotzat jotzen dituzten haiek; hau da, gure gizarteari funtsezko zerbitzuak eskaintzen dizkiotenak, betiere haiek ordezkatzeak edo aldatzeak inolako alternatibarik aurkezten ez duenean, hala nola energia (argia, ura, gasa), finantza zerbitzuak, garraioa edota osasuna, besteak beste.

CritIoT-k arriskuetan zentratutako ikuspegia eskaintzen du, babes jarraitua emateaz gain (balizko erasoen aurretik, bitartean eta ondoren) arriskuen kudeaketaren konplexutasuna murrizten duena, aldi berean ikusgarritasun eta kontrol handiagoa emanez, erabiltzaileek denbora aurreztuz eta kostuak murriztuz.

Proiektua tematika berri baten barnean kokatzen da, eta gaur egun ez dago inolako soluziorik CritIoT-ek dituen ezaugarriak eskain ditzakeenik arrisku konplexuen modelatuari eta kontrol dinamikoari dagokienez, oso ingurune sentsorizatu eta automatizatuetan, presentzia nabarmena izanik Gauzen Internet delakoan.

Helburuak

Proiektu honetan IoT erabiltzeak balio handia da; izan ere, proposatutako IoT soluzioaren bidez, Azpiegitura Kritikoen kudeatzaileek IoT-ak eskainitako datu guztien eskuragarritasuna baliatu ahal izango baitute denbora errealean, haien arriskuak kudeatu eta aktibo guztiak monitorizatu ahal izan ditzaten (fisikoak-logikoak-pertsonak), arautegiek eskatzen dituzten irizpideei jarraituz, beti ere modu automatizatu batean. Bestela esanda, CritIoT-k denbora errealeko monitorizazioa ahalbidetuko du arriskuak kudeatzeko ziklo baten bidez, zeinetan modu integratuan abian jartzen baitira enpresan eskuragarri dauden informazio eta segurtasun sistema guztiak, modu horretan aktibo fisiko zein logikoak bai eta langileen euren segurtasuna ere bertan integratuz.

Aktiboen (logikoak eta IoT) informazioa biltzeko prozesuak automatizatzea ahalbidetuko duen soluzio bat aurkezten da, baita informazio horren prozesaketa, datu eta arriskuen modelatu semantikoa eta aktiboen monitorizazioa ere; halaber, gertaera eta zerbitzu konplexuen kudeatze dinamikoa ere egingo da, Azpiegitura Kritikoen babeserako arautegiek ezarritako aktiboen monitarizazioak dituen eskakizunak betetze aldera.