.

Dei iezaguzu zalantzak argitzeko: 902 540 430

 

 

NextRisk, arriskuak saihesteko teknologia adimenduna

Nextel S.A.-tik soluzio berria aurkezten dizugu, modu bateratuan laneko segurtasunari, segurtasun fisikoari eta zibersegurtasunari

dagozkien arriskuak aurreikusi eta kontrolatzeko.

 

NextRisk behar duzu, izan ere… laneko segurtasunari, segurtasun fisikoari eta zibersegurtasunari dagozkien arriskuak modu bateratuan aurreikusi eta kontrolatzeko plataforma baita.

Xehetasun gehiago nahi badituzu, jaitsi ezazu datasheet.

Abantaila nagusiak

  • Arriskuen kudeaketa denbora errealean.
  • Arriskuen antzematea modu autonomoan.
  • Alarmak antzemandakoan erantzutea.
  • Teknologia adimendunaren zehaztasun eta fidagarritasuna.

 

Arriskua berezkoa den zerbait da, eta ezin daikeke ezabatu. Aitzitik, haren eragin, gertakari edota errepikatzeak dira saihestu behar ditugunak. Horretarako, arriskua kudeatu behar da, berau aztertu, neurriak hartu, monitorizatu etab. Hau guztia NextRisk erabiliz egin dezakegu.
– Jose Telletxea, Nextel S.A.-ren Iparradeko Lurralde Zuzendaria

Zergatik NextRisk?

Enpresek eta erakundeek eguneroko jardueretan suertatzen diren egoera larriei aurre egiteko segurtasun sistema anitz dituzte. Sistema hauek eraginkorrak dira beren testuinguruan, baina soluzioaren datu eta kasuistika zehatzetara mugatzen dira.

Bestalde, segurtasun fisikoaren eta zibersegurtasunaren mehatxuen hazkunde esponentzialak, lan segurtasunari lotutako istripu eta gertaerak murrizteko legeen gogortzeak, enpresa giroan teknologia berriek eta gailu pertsonalek izan duten gorakadarekin batera, baita “Big Data” eta “Internet of Things” deritzenetarako joerak ere, agerian uzten dute behar garrantzitsua eta larria dagoela.

Arriskuen kudeaketarako printzipioak eta gidaliburuak aurkezten diren ISO 31000 arauaren esparruan, NextRisk-ek arriskuaren bizitza zikloa jarraitzeko eta kudeaketarako gidaliburu, printzipio eta prozesu horiek aplikatzeko plataforma bat eskaintzen du.

NextRisk-ek azterketa eta detekzio lanak sinplifikatzeko soluzioak eskaintzen ditu, erabakiak hartzen laguntzeko sistema gisa erabiltzen da beraz, eta arriskuen aurrean dagoen erreakzioa azkartzen du gailuekin urruneko elkarrekintza automatizatu baten bidez.

Bete formulario txiki hau eta gure taldea zurekin harremanetan jarriko da zure kasua aztertzeko eta soluzio honek ekar diezazkizun onurak erakusteko.

Zalantzarik? Dei iezaguzu eta telefono bidez argitu ahal izango ditugu: 902 540 430